Dudarik gabe, pertsona helduen edo ezgaitasunen bat duten pertsonen arazoei aurre egiteko soluzio teknikoek XX. mendeko azken 50 urteetan aurrerapausu handia eman dute, eta hau ez zitekeen posible izango teknologia berri eta aurreratuen etengabeko ekarpenarik gabe.
Denak gara ezberdinak eta ezberdin jokatzen dugu. Batzuk azkar ibiltzen dira, besteak poliki dihoazten bitartean. Beste batzuk ordea, oinez ibili beharrean, gurpil aulki batekin desplazatzen dira. Badira eskuekin hitzegiten dutenak, eta haien bastoiarekin “ikusten” dutenak ere. ¿Nola jokatu egoera honen aurrean?
Osoak Bizitza Independenterako Mugimenduaren printzipioak bereganatzen ditu. Ezberdinatasun hauek horixe besterik ez dira; funtzionamendu dibertsitate bat, kontutan hartu beharrekoa espazio, produktu eta zerbitzuen diseinu egokia egiteko.
Honela, ezgaitasuna ez da izango pertsonaren atributu bat, pertsona hauek duten Gorputz Estruktura eta Funtzioek inguru ezgaitasungarri batekin topo egitean sortzen diren alde negatiboak baizik.
|
|
|
|
|